XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espainiako eta Itsasosteko hidrauliko berriak Errenazimendu alditik aurrera, Espainian ezeze Indietako erreinu berrietan ere aldaketa nabarmenak sortzen dira ur injinerutzako guztiz eraikuntza lan bereziak eraturik.

Ameriketa ez da izango abentura zale, konkistadore eta Erregetzaren zerbitzurako burokraten zereginen esparrua bakarrik; eskuratu ezineko lurraldea ere bada eta ohiezlako fraile talde batek, alarife izenez gehien baten, garrantzi handiko lana burutuko dute presak eta irrikilak eregiz, osasunaren kalterako zingirak sikatuz, ibaiak bideratuz edo Plaza Nagusietan lehenengo herri iturriak eraikiaz.

Fray Andrés de San Miguel karmeldar oinutsa, fray Diego de Chaves agustindarra edo fray Francisco de Tembleque frantziskotarra dira Espainia Berriko goizetiko injinerutza hidraulikoan distiraz agertzen diren gizon ospetsuetarikoak.

Lehenengoak parte bizia hartu zuen Ameriketako lehenengo eztabaida geoteknikoan: México-ko uria inguratzen zuten zingiretako urei bideak emateko kanalari tunelaren irtenbidea ematea ala kanala betelanez atxurtzea; Diego de Chaves-ek osasunaren kalterako istingadietatik, epidemiak erakartzen zituzten eltxoak nagusi ziren bertan, Yuriria-ko zingira artifizial handia egin zuen.

Horretarako Lerma ibaiko urak desbideratu behar izan zituen, erromatarren aintzinako teknika erabiliz.

Francisco de Tembleque-k Zempoala eta Otumba herrietara urak eroateko lanak egin zituen.

Horretarako Zempoala-ko irrikila eraiki behar izan zuen; bertako arku nagusiaren azpian 38 metroko altuera eta 17ko argiunean kolonietako elizetako eta monastegietako gangarik handienak kabitzen dira.

Fraile alarifeon ondoan, Espainian eta Ameriketan erregetzaren zerbitzurako lehenengo injineru militarren gorputza sortzen da, formazio matematiko handiz.